Eraikina

Palacio museo de bellas artes

AUGUSTIN ZULUETA JAUREGIA

Elvira Zulueta eta Ricardo Augustin senar-emazteek jauregi hau eraikitzeko agindu zuten 1912 eta 1916 bitartean, Javier de Luque eta Julián de Apraiz arkitektoen zuzendaritzapean. Etxea zabalguneko gune nobleko orube batean zegoen, egungo Frai Francisco ibilbidean, non jada garai hartako arkitektura historizistari jarraituz egindako zenbait etxe zeuden.

 

Proiektuak ikaragarrizko eraikin exentu bat zuen finkaren erdialdean, lorategiz inguratua, eta itxitura hesiaren alboetan bi eraikin txiki zituen.

 

Palacio museo de bellas artes

 

Eraikin dotorea da, lau angeluko oinplanoko atondo handi baten inguruan antolatua, eta sotoa, beheko solairua eta bi altuera dituena; atondotik bi bolumen ateratzen dira, fatxada nagusiko arkupeari eta jantoki nagusia eta lorategia lotzen zituen eskailerari dagozkionak. Azken hori da, hain zuzen ere, egungo elementurik bereizgarrienetako bat.

 

Palacio museo de bellas artes

 

Beheko solairuan eta lehen solairuan, familiarentzat gordetako espazioak zeuden: beheko solairuan atondoa, bulegoa, bulego-aurrea, kapera, sakristia, egongela eta jangela; eta goiko solairuan, gela pribatuak, logelak, jantzigelak, apain mahaia eta bainugela. Sotoan eta bigarren solairuan, langileen zerbitzu gunea eta logelak zeuden.

 

Palacio museo de bellas artes

 

Kaperak bi solairu nagusiak hartzen ditu altueran. Bere dekorazioa, atondoarena bezala, arkitektoek beraiek egin zuten; inspirazio gotikoko elementuak diseinatu zituzten, petxinaz betetako estalki gangadunetik hasi eta harlandu, aldare edo murrua bi altueratan urratzen duen beirateraino. Lehen solairuan, logeletako batetik bao edo ate koral handi bat irekitzen da, ospakizun erlijiosoak jarraitzeko aukera ematen zuena, behar izanez gero, beheko solairura jaitsi beharrik izan gabe.

 

Palacio museo de bellas artes

 

Kaperako beirateaz gain (ikonografia erlijiosoa duen diseinu neogotikoa), beste bi beirate ere egin ziren, eskailera nagusiaren eskailburuan eta hallaren estalkian; guztiak Maumejan etxeak egin zituen, Ipar Euskal Herrian egoitza duen eta XX. mendearen hasieran Bartzelonan eta Donostian ordezkaritzak ireki zituen Frantziako enpresak.

 

Palacio museo de bellas artes

 

Beirateen kasuan bezala, gainerako dekorazio eta estaldura lanetarako (ebanisteria, igeltserotza, dekorazio pintura, zeramikak, saretegiak eta abar), espezialitate bakoitzeko profesional ospetsuenak eta kalitate handieneko materialak erabili ziren.

 
Aipagarriak dira solairu nobleen zurezko zoladurak, Mendia lantegiak eginak, Kataluniako Casas i Bardes etxearen ereduei jarraitzen zionak. Kataluniako modernismoko lantegi aktiboenetako bat izan zen eta haren lanak, lurrak batez ere, Gaudiren Batlló eta Calvet etxe ezagunetan agertzen dira.

 

Palacio museo de bellas artes

 

Ebanisteriako beste lan batzuk, kaperako harlandua, ateak, teilatu eta zokalo landuak, kasetoidurak, janbak, eskailerak eta abar Gasteizko Casa Ibargoitiak egin zituen, Gasteizen eta Madrilen lantegia zuena, eta altzari artistikoak egiteaz gain, gela eta etxebizitza osoak apaintzen espezializatuta zeudenak.

 

Palacio museo de bellas artes

 

Luque eta Apraiz arkitektoek egin zuten hesi proiektua, jauregiko bi sarreren alboan jartzeko, eta Bartzelonako Ballarín enpresak gauzatu zuen proiektua. Jauregiko ate nagusian bezala, horietan ere Miguel Blay eskultoreak modelatutako brontzezko buruak daude.

 

Palacio museo de bellas artes

 

Finkaren lorategia, gaur egun museoaren bereizgarrietako bat dena, ziurrenik erabilera aldaketa gehien izan duen espazioetako bat izan da. Bere garaian etxebizitzari pribatutasuna ematen zioten zuhaitz ugariak moztu egin ziren, pasealekutik jauregiaren ikuspegi osoa izateko. Era berean, berdegune eta zuhaiztien ondoan, lore dekorazio apainak zituzten lorategiak antolatu ziren.

Palacio museo de bellas artes

1941ean, jauregiaren jabea zen Ricardo Augustinek -Elvira Zulueta-ren alarguna- Arabako Foru Aldundiari saldu zion jauregia. Hasiera batean, arte eta arkeologia bildumak, Probintziako artxiboa eta liburutegia jaso zituen, Arabako Etxea izenarekin

Ordutik hona, Arabako Arte Ederren Museo gisa, hainbat etapa, aldaketa eta zabalkuntza bizi izan ditu, Museoaren historian azaltzen den bezala, baina jauregia bere funtzio berrietara egokitu da, arkitektura eta barne-diseinua ahalik eta gehien errespetatuz; izan ere, hori eskatzen baitu Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 1962an Monumentu Historiko Artistiko izendatu izanak eta 2003an Euskal Kultura Ondare.
 

      Augustin Jauregia - Arabako Foru Aldundia.