Eduki publikatzailea

Goya berri bat. Ama Birjina Umea San Joakim eta Santa Anarekin

2011ko uztailean ezagutarazi zen lan hori, zeina ordura arte ezezaguna baitzen, eta Francisco de Goyari (1746 - 1828) egotzi zaio. Gasteizen egon da, mende erdi behintzat, etxe partikular batean, norena zen jakin gabe. Hiriko Arte Ederren Museoan erakusgai egongo da, horrela jende guztiak ikusteko gizarte funtzioa betetzen delarik.

Erlijio xedea du, otoiztegi pribatu batean zein aldarean behin betiko eredu gisa jartzeko baita. Andre Mari Sortzez Garbi txiki baten gisa irudikatzen du Andre Maria, gurasoak inguruan dituelarik, eta Espiritu Santua beren gainean. Deikundearen bidez Kristo haragitzea aurreirudikatzen du.

Estilo eta kalitate irizpideak oinarri hartuta egotzi zaio margolana Goyari, eta berarena dela onartu da. Goyak dituen lanei erreparatuz gero, Zaragozako Aula Deiko 1774ko muralekin lotuta dago estilistikoki, eta badirudi sasoi horretakoa dela margolana. Artean gaztea zen Goya, eta Madrileratzeko asmoa zuen Carlos III.arentzat lan egiteko, han bere karrera artistiko bikainarekin jarraitu nahian.

 

Francisco de Goya (1746-1828)

  • Ama birjina umea San Joakim eta Santa Anarekin, 1774 aldera
  • Olio pintura mihisean
  • 96’6 x 74’7 cm
  • Vitoria-Gasteiz, bilduma partikularra.

 

 

 

2012/11/30 - 2013/12/31

SARRERA DOAN

 

Fray Francisco ibilbidea, 8

01007 Vitoria-Gasteiz

 

945 181925

945 181918

ORDUTEGIA

Asteartetik larunbatera

10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30

Igande eta jaiegunetan

11:00 - 14:00

Astelehenetan, jaiegunak izan ezik, itxita

Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita