Eduki publikatzailea

Juan José Díaz de Espada. Habanako apezpikua

“Arabako pertsonaiak” programaren barruan, erakusketaren ardatza da arabar gailen honen erretratua, zeina Arroiaben jaio baitzen 1756an, eta Habanako apezpikua izan baitzen 1802tik 1832an hil zen arte, Espainia kolonial hartako elizbarrutirik aberatsenetako batean.

Zaharberritu eta ondoren historia- eta arte-azterlana egin ondoren, asmoa da nabarmentzea Juan Bautista Vermay frantses margolariari egotzi ohi zaion margolan honen ikuspegi berri bat. Zenbait irudi eta azalpen testu baliatuz, erretratatuaren biografia ematen da ezagutzera, Kubako elizbarrutiaren buru gisa egin zuen lana, eta mandatuak eta dohaintzak tarteko utzi zuen aztarna artistikoa, oraindik ere, nahiz Habanan nahiz gure probintzia honetan, begietsi ahal duguna.

 

2017/02/01 - 2017/09/17

SARRERA DOAN

 

Fray Francisco ibilbidea, 8

01007 Vitoria-Gasteiz

 

945 181925

945 181918

ORDUTEGIA

Asteartetik larunbatera

10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30

Igande eta jaiegunetan

11:00 - 14:00

Astelehenetan, jaiegunak izan ezik, itxita

Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita