Eduki publikatzailea

Busto de Carlos III, 1785

Robert Michel

Karlos III.aren bustoa, 1785

Arabako Arte Ederren Museoak maileguz eman dio Madrilgo Diruaren Errege  Etxeari bere bildumako lanetako bat, hain zuzen frantses jatorriko Roberto Michel eskultorearen Karlos III.aren bustoa, uztailatik 17tik  azaroaren 29ra bitartean “Roberto Michel. Erregearen eskultorea” izenburupean egingo den erakusketarako.

Roberto Michel (Le Puy, Frantzia, 1720 – Madril, 1786) izan zen Karlos III.aren lehen ganbera eskultorea, eta Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Akademiako zuzendaria eta hari eskainia da eralusketa. Haibat erainkinetan ikus daitezke bere lanak, hala nola Errege Jauregian, Aduanaren Errege Etxea, San José elizan, Alcaláko Atean eta Cibelesko iturriko leihoak eurak, denak Madrilen.

Michelek 1785ean egin zuen bustoa marmolean, hil baino urtebete lehenago, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eskatuta. Rosa Ballerna gasteiztarrekin ezkondu zebez (hiriko izen handiko zilargile familia batekoa  bera), denboraldiak ematen zuen hirian. Monarka irudikatua irribarrez ageri da; ileordez egindako burugainekoa darama eta xehetasun handiz brodatutako kasaka soinean. Lan soila da, estilo neoklasirako biden doana. Bustoan esku hartzea egin du Arabako Foru Aldundiko Zahaberrikuntza Zerbitzuak, eta Martín de Saracibar arkitektoak 1844an egindako jauretxeko areto nagusietan egon ohi da.

.

Busto Carlos III

 

IKUSI BIDEOA

Lekua

Madrilgo Diruaren Errege Etxea

Izenburua

Karlos III.aren bustoa, 1785

Data

2020/07/17-2020/11/29