Eduki publikatzailea

Gasteizko Gudaldiaren monumentua. Historia eta gorabeherak

Gasteizko sinbolorik bereizgarrienetako bat da Gasteizko Guduaren monumentua. Erakusketak, argazki irudien bidez, haren historiaren eta eraikuntza lanen gorabeherak erakusten ditu. Napoleonen armada garaitu eta 100 urte geroago, hau da, 1913an, lehiaketa baterako deia egin zen gertakari horren oroitzapen monumentu bat altxatzeko, eta zazpi proiektu aurkeztu ziren. Irabazlea, Gabriel Borrás valentziarrarena, 1917ko abuztuan inauguratu zen, polemika askoren ondoren, Andra Maria Zuriaren plazan.

 

2013/06/20 - 2014/01/07

SARRERA DOAN

 

Fray Francisco ibilbidea, 8

01007 Vitoria-Gasteiz

 

945 181925

945 181918

ORDUTEGIA

Asteartetik larunbatera

10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30

Igande eta jaiegunetan

11:00 - 14:00

Astelehenetan, jaiegunak izan ezik, itxita

Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita