Búsqueda - arteederrenmuseoa
Search Results


Prentsaurrekoa. 10:15 - Tokia: Arabako Arma Museoa
Arabako Arma Museoa
Arabako Arma Museoa Samurai armaduraren aurkezpena
Dô Maru motako samurai armadura. Ezkataz egina da; metala larruarekin eta zetarekin konbinatzen du, arinagoa eta mugikortasun handiagoa izateko, oinez zein zaldiz borrokatzeko orduan.
Arabako Arte Ederren Museoa
Federico Coullaut-Valera (1912- 1989) eskultorearen
«Emakume nagia» lanaren aurkezpena
Lan hori Arte Ederren Museoko lorategiko horma hobi batean dago jarrita. 1975ean erosi zuen Arabako Foru Aldundiak, eta Zaharberrikuntza Zerbitzuak zaharberritu zuen. Harrian zizelkatutako emakume biluziaren irudia da, emakume gazte bat nagiak ateratzen ari den unea irudikatzen duena.
Nabarmentzekoa da gorputzaren bihurdura eta besoen mugimendua, zeinek une intimo hori harrapatzea ahalbidetzen baitute. Coullaut-Valerak lan asko egin ditu, funtsean erlijio iruditerian, eskultura publiko eta monumentalean eta erretratuan oinarrituak.
Hitzaldia 19:00
BIBAT, Arabako Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa
«Una memoria viva. Patrimonio material e inmaterial de las trabajadoras de Heraclio Fournier»
Aritza Sáenz del Castillo Velasco
Fournier fabrikako emakume kartagileen historia, kartak ekoizteko egindako jarduera eta zereginak, haien lan baldintzak, fabrika barruko harremanak, bizipenak eta eta beste testigantza batzuei buruz, ahoz eta dokumentuen bidez jasoak

Arabako Natura Zientzien Museoa
Sari banaketa
11:00
Pintura lehiaketa «Nire artelan gogokoena»

Bisita tematiko gidatuak:
Ordutegia: 11:30 / 12:15 / 13:00
Arabako Arte Ederren Museoa
Augustin Zulueta jauregia eta Arabako Arte Ederren Museoko lorategiko eskulturak
BIBAT, Arabako Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa
Bendaña jauregia eta Bibat Museoa. Bi eraikin museo batean
