Vida y obra de una pintora y poeta singular e - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Amba. Solasaldiak arte ederren museoan " Vida y obra de una pintora y poeta singular"
Vida y obra de una pintora y poeta singular
HIZLARIA:
Blanca Zabala
Margolaria eta idazlea
Arte adierazpenekiko jakin-mina berekin izan du beti Blanca Zabala artista gasteiztarrak. Harekin izango dugun elkarrizketan, gogoraraziko digu nola hasi zen pinturan, Arte eta Lanbide Eskolan egin zuen egonaldia eta besteak beste Mariano eta Carmelo Basterrarekin, Enrique Pichotekin eta Enrique Suárez Albarekin izandako harremana, eragina izan baitzuten artistak natura biziaren akuarelista gisa izan duen proiekzioan. Era berean, Parisko, Belgikako eta New Yorkeko bere margolanen erakusketak aipatuko ditugu.
Prozesu luze horri guztiari iaz "Blanca Zabala. Pintura y poesía" antologiak eman zion amaiera, zeinean pintura eta bere prosa poetikoko kontakizunak uztartu baitzituen. Horri guztiari esker, hobeto ezagutuko dugu artearen mundua gizonek ia erabat berenganatuta zuten garai batean pintura adierazpenaren alde egin zuen emakume sentibera hau.
Fray Francisco pasealekua 8
Margolaria eta idazlea
Telefonoa: 945 155 226 | 945 181 918
E-maila: museobellasartes@araba.eus