Eduki publikatzailea

Un diálogo con el arte

Un diálogo con el arte

Arabako Arte Ederren Museoak Alberto Arrue margolari bizkaitarraren lan bat utzi du maileguan aldi baterako, Un diálogo con el arteerakusketarako. Madrilgo Lázaro Galdiano museoak eta Suarez bitxi enpresak antolatutako erakusketaren helburua da Bilbon sortutako markak laurogei urte baino gehiago bete dituela ospatzea, bitxigintza goreneko piezen eta artelanen arteko elkarrizketa orain arte izan gabearen bidez. Erakusketa, arduradunen arabera, bitxigintzak eta arteak bokazio eta helburu bera dutelako uste osotik sortu da: materia emozio bihurtzea eta edertasun eta balio handiko obrak sortzea, gai izango direnak memoria gordetzeko, denboraren joanean irauteko eta ondare bihurtzeko.

Alberto Arrueren obra Arrain saltzailea da (1943 aldera). Heldutasun garaiko pintura bat da, non artistak edertasun femeninoaren bere ideala eta landa eta marinel munduari lotutako lanbideen duintasuna erakusten baitizkigu.

Obrak lotura ezartzen du Suarezen jatorriarekin, enpresa sortu zen urtean bertan egin baitzen, eta Bilboko hiriarekin, bai enpresa, bai artelana han sortu baitziren.