Eduki publikatzailea

Umbra 2021

Umbra Light Festival

“Zeuk distira egitea nahi dugu”

UMBRA Light Festival Vitoria-Gasteizek bigarren edizioa ospatuko du, nazio eta nazioarteko erreferente gisa finkatzeko helburuz, “Light Art”- en eta argiztapen jaialdien munduko eremu esperimental, teknologiko eta sozialean.

 

Lehenengo edizioaren leloa honako hau izan zen: “ARGIAREN URBANISMOAK, hiri paisaia berriak”, eta hiriko eguneroko paisaiaren begirada desberdin eta harrigarriak erakutsi zitzaizkion publikoari. Horren ondoren, 2021eko edizioak gizakiak ingurumenean duen eragina eta etorkizun jasangarriko garapena berreskuratzeko modua landu nahi ditu.

 

Arabako Arte Ederren Museoa

“IMAGO” instalazioak bestearen inkontzientean pertsonen barne irudiaren eta irudi adierazgarriaren izendapenari egiten dio erreferentzia, eta inpresio horrek markatzen du sozializatzeko modua. IMAGOk ikuslea gonbidatzen du Arabako Arte Ederren Museoaren bilduma iraunkorra osatzen duten artelanen barnealde ezezagun hori ezagutzera, eraikinaren fatxadan egindako birsorkuntzaren bidez. Artista berri batek irudikatutako istorioak erakutsi nahi ditu, bakoitzaren atzean daudenak. Asmoa da 5 minutuko paseetan bildumako margolanen narratiba bisual progresibo berri bat sortzea, bisitaria gonbidatuz gauzak beste ikuspegi batetik ikustera, horrela ingurunearekin elkarreragiteko modu berriak sortuz.

 

dLux (Soundscape Marciano García)

 

UMBRA Light Festival

Data

2021/11/12, 13, 14

Ordutegia

19: 00etatik 23: 00etara.

contacto museo de bellas artes

 

Fray Francisco ibilbidea, 8

01007 Vitoria-Gasteiz

contacto museo de bellas artes

 

945 155226

945 181918