Eduki publikatzailea

Sobre la Alhambra en el arte moderno

Sobre la Alhambra en el arte moderno

Alhambra eta Generalifea monumentu nazional izendatu izanaren 150. urteurrena ospatzeko, Alhambrako eta Generalifeko Patronatuak “Sobre la Alhambra en el arte moderno” erakusketa antolatu du.

Hautatutako obretako bat da Generalifekoa, Fernando de Amarica arabar artistaren mihisea, egile horri modu monografikoan eskainitako aretoetan eskuarki erakusten dena.  Multzo horren zatirik handiena Amarica Fundazioarena da –artistaren ondare artistiko gehienaren jabea–, eta museoan dago gordeta modu iraunkorrean.

Erakusketaren arduradunen arabera, erakusketak lagunduko du Alhambraren gaia sakonago ezagutzen, eta, era berean, 1870eko hamarkadatik ia gaur egun arte monumentu horrek eta Granadako paisaiak artista askorengan eragindako lilura islatuko du. Hautaketan margolanak dira gehienak, besteak beste Sorolla, Rusiñol eta Zuloagaren obrak; 60 pieza, guztira.

Del GEneralife

Fernando de Amarica pintorearen obran, ezohikoa da penintsularen hegoaldean girotutako mihiseak aurkitzea. Bere paisaia gehienetan bizileku izan zituen tokiei loturiko eremu geografikoak ikus daitezke: Araba, Euskal Herria eta Errioxa edo Gaztela. Baina 1910ean, Amarica Granadara joan zen, eta han, obra honez gain, beste bat margotu zuen, Granada izenekoa. Hori ere gure bilduman dago.

Arabako paisaia-pintore honengan ohikoa den bezala, lanak espazioak sortzean jartzen du arreta, pertsonaiarik batere gabe. Kasu honetan, ikuspegi nabarmen eta markatua duen konposizioa da. Bi aldeetan arku irekiak dituen galeriak baoen alde batetik eta bestetik agertzen diren paisaian eta landaredian barneratzen gaitu.

Lekua

Capilla del Palacio de Carlos V, La Alhambra, Granada

Data

2022/03/11 – 2022/05/15