Eduki publikatzailea

Ramiro Arrue. Donibane Lohizuneko Bilduma

Ramiro Arrue. Donibane Lohizuneko Bilduma

Oraingo honetan, Ramiro Arrúe artistari (Bilbo, 1892–Donibane Lohizune, Frantzia, 1971) eskainitako erakusketa bat aurkezten dugu. Bertan, berrogei bat lan biltzen dira, gehienak Donibane Lohizuneko (Ipar Euskal Herria) bildumakoak. Halaber, Arabako Arte Ederren Museoaren jabetzakoa den Natura hila paisaia baten aurrean lana ere izango da ikusgai.

Ramiro Arrúe

Ramiro da jarduera artistikoan aritu ziren Arrúe anaietatik gazteena (Alberto, José eta Ricardo dira beste hirurak). Nortasun sortzaile handia zuen, izan zuen prestakuntzagatik eta ekoizpen zabalagatik: pinturaz gain esmaltea, ilustrazioa edo eszenografien sorkuntza ere jorratu zituen. Bilbon jaio zen arren, hamabost urte zituela (1907an) Frantziara jo zuen, zehazki Parisera. Herrialde hartan gauzatu zuen ibilbide artistikoa, bai hiriburuan, bai Ipar Euskal Herrian; zehazki, Donibane Lohizunen. Herri hartan bizi izan zen bere bizitzaren zati handi batean, eta inguruko bizitza kulturalean parte hartu zuen, hil zen arte.

Ramiro Arrúe

Pinturaren generoen erabilerari dagokionez, ideologikoki erregionalismoari zegokion, eta natura hilak, paisaiak, irudiak, erretratuak eta gizarte gaiak jorratu zituen, batez ere landarekin, arrantzarekin eta jaiekin lotutakoak. Arlo plastikoari dagokionez, baztertu egin zuen artista akademikoa, postinpresionista eta are errealista izatea, nahiz eta horren guztiaren berri izan. Une hartan nagusi ziren abangoardietatik —kubismoa, surrealismoa—, formen geometrizazioarekiko nolabaiteko gustua islatzen du bere lanak.  

Ramiro Arrúe

Ramiro Arrúe artista esanguratsuaren inguruko erakusketa hau Arabako Foru Aldundiaren (Arte Ederren Museoa) eta artistaren ondare zabala duen Donibane Lohizuneko Udalaren arteko lankidetzari esker antolatu ahal izan da.

2003/02/25 – 2003/04/06

SARRERA DOAN

contacto museo bellas artes

 

Fray Francisco Ibilbidea, 8

01007 Vitoria-Gasteiz

contacto museo bellas artes

 

945 155226

945 181918