Eduki publikatzailea

Exposicion museo de bellas artes

Quintin de Torre eta Julio Beobide, bi euskal imajinagin

Quintín de Torre (1877-1966) Bilboko eskultore bat izan zen, Novecento-ko belaunaldia izenez ezagutzen den taldekoa, eta errealismoaren eta idealismoaren artean dagoen estilo batean koka daiteke.

Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan eta Serafín Basterraren lantegian hasi zuen bere prestakuntza. Hainbat pentsio lortu zituen, nola Bizkaiko Aldundiak hala Bilboko Udalak emanda, eta haiei esker bidaiatzeko aukera izan zuen, baita prestakuntza jasotzeko Bartzelonan, Parisen eta Italian, eta garai hartako mugimendu artistiko eta estetikoak ezagutzeko ere. Nahiz eta bere gaztaroan eta lehen helduaroan hurbil egon planteamendu berritzaileagoetatik eta gizarte arlokoetatik, bere bilakaeraren ondorioz espiritu klasiko bati jarraitu zion gero, Italiako berpizkundeari eta Gaztelako erlijio eskultura polikromatuari lotua. Alderdi horretan kokatzen dira Arabako Arte Ederren Museoaren bildumaren zati diren hiru piezak.

 

Julio Beobide (1891-1969) belaunaldi odolustua izenez ezagutzen den taldekoa da, hango kideek zuzenean pairatu baitzituzten Gerra Zibilaren ondorioak. Zumaian (Gipuzkoa) jaio zen, Barakaldon hasi zuen bere prestakuntza, Asorey galiziar eskultorearekin, eta Gasteizko Elizbarrutiko Tailu eta Modelatze Eskolan.

Quintín de Torrek Bilbon zeukan estudiora joan zen 1910ean, eta hark sakon eragin zion erlijio eskulturan jardun zedin.

 

exposicion museo bellas artes

 

2014/03/12 - 2014/10/05

SARRERA DOAN

contacto museo de bellas artes

 

Fray Francisco ibilbidea, 8

01007 Vitoria-Gasteiz

contacto museo de bellas artes

 

945 155226

945 181918

ORDUTEGIA

Asteartetik larunbatera

10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30

Igande eta jaiegunetan

11:00 - 14:00

Astelehenetan, jaiegunak izan ezik, itxita

Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita