Eduki publikatzailea

La reopublica

Ignacio Díaz Olano

La República, 1931-32

Granadako Federico García Lorca zentroak “Pavimento infinito. Mapa. Sala. Arpa. Alba” erakusketa jarri du ikusgai. Francisco Ramallok egin ditu komisario lanak, artistaren ondarea zaintzen eta zabaltzen duen fundazioarekin batera. Proiektu horren bidez, Granadako idazlearen lanaren eta Isabel de Naverán, Rosana Antolí eta Julia Spínola artisten proposamenen arteko loturak erakutsi nahi dira, dantzaren teoriaren, koreografiaren, hizkuntzaren eta horrek alor performatiboarekin duen harremanaren inguruan

Isabel Naveránen proposamenean, Federico García Lorcaren zenbait dokumenturekin batera, Ignacio Díaz Olano margolari arabarraren La República olio pintura dago ikusgai, Arabako Arte Ederren Museoko bildumako artelana. Margolan hori, 1931-1932 urte bitartekoa, Arabako Foru Aldundiak pintoreari egindako enkargu bat izan zen, Niceto Alcalá Zamora errepublikako presidenteak 1932an Gasteizera egin zuen bisita zela eta. Presidentea Gasteizen zela, oturuntza egin zioten Probintzia Jauregian

La Republica

 

Lekua

Federico García Lorca Zentroa, Granada

Izenburua

Pavimento infinito. Mapa. Sala. Arpa. Alba

Datak

2020ko urtarrilaren 17tik urriaren 4era