Eduki publikatzailea

Pablo Uranga

Pablo Uranga Díaz de Arcaya. El espíritu de la bohemia

Gasteizen jaio arren, Pablo Urangak, familiarekin lotutako arrazoiak zirela eta, hainbat egoitza izan zituen bere bizitzan, bai prestakuntza garaian (Jerez, Madril, Paris), bai jada pintore zela ere (Elgeta, Gasteiz), eta, azkenean, Donostian jarri zen bizitzen eta bertan bizi izan zen hil arte. Horren ondorioz, artearen historiografiari dagokionez, ez da hain agerikoa Arabako artista zela, nahiz eta harreman estua izan zuen gure probintziako kideekin eta erakundeekin.

Ana Arregui Barandiaranek, artearen historialari eta dokumentalistak, Urangari buruzko azterlan eta ikerketa garrantzitsuena idatzi du, besteak beste. Azterlan hori 1992an Amárica Aretoan eta 2012an Arabako Arte Ederren Museoko aretoetan egileari buruz egin ziren erakusketa proiektuetan islatu zen, eta, gainera, artistari buruzko monografia bana egin zen.

Udazken honetan, #kulturasegura

Este otoño, #kulturasegura

Bisita gidatua Hitzaldia
Bi mende arteko artista arabarrak Arabako Arte Eder Museoaren bilduman zikloa

Pablo Uranga Díaz de Arcayaren astea

(Abenduaren 1etik 5era)

Bisita komentatuak autorearen obrara

Azteazkena  2 eta osteguna 3

10,30 – 12,30

Hitzaldia

Pablo Uranga Díaz de Arcaya. El espíritu de la bohemia

Ana Arregui Barandiaran

 

2020ko abenduaren 5a. 12:00

Beste ekintza batzuk

Ruta cercana

Díaz Olano en las colecciones del Bellas Artes

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Joaquín Bárbara y Balza. Retrato vital y artístico de un alavés desconocido

Ikusi gehiago