Amba. ORTZAI antzerki taldea - Ignacio Aldecoari buruzko monologoa - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Amba. ORTZAI antzerki taldea
Ignacio Aldecoari buruzko monologoa
Ignacio Aldecoa Isasi idazlea Gasteizen jaio zen 1925ean. Narratzaile neorrealista gisa, Mende erdiko belaunaldi deritzonean parte hartu zuen Carmen Martín Gaite, Jesús Fernández Santos, Rafael Sánchez Ferlosio eta Alfonso Sastrerekin batera.
Goiz hil zen arren —44 urte zituela hil zen—, Con el viento solano, El fulgor y la sangre eta Gran Sol eleberriak utzi zizkigun, bai eta ipuin bilduma zabala eta bi poesia liburu ere. Bere lanetako lauk bertsio zinematografikoa izan dute.
Nahiz eta ikastetxe publiko batek eta Kultura Etxeak bere izena hartu duten, bere lanetako batzuek kaleei izena eman dieten arren, eta jaioterrian estatua bat izanik ere, bere figura zein literatura obra biziberritu egin behar dira.
Arte Ederren Museoaren Adiskideen Elkarteak gogorarazi du idazle hori Adrián Aldecoa margolari ospetsuaren iloba zela, eta antzerki lan bat programatu du haren oroigarri eta omenaldi gisa.
Ignacio Aldecoari buruzko monologoa - ORTZAI antzerki taldea
Data
Larunbata, 2022 azaroak 26
12.00 or.
Aurkezlea
ORTZAI antzerki taldea
Fray Francisco Ibilbidea, 8
01007 Vitoria-Gasteiz
945 155226
945 181918