Margolanari begira - Amba. - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Margolanari begira - Amba.
MARGOLANARI BEGIRA
"Soroak bedeinkatzen"
Margolaria: Adrián Aldecoa
Carlos Ortiz de Zárate
(etnografoa)
Jarduera hau Ignacio Aldecoa idazle arabarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien parte da. Izan ere, margolan hau aitzakia gisa erabiliko dugu Aldecoaren bizitza testuinguruan kokatzeko, bere aitona Lorenzo, dekorazio pintorea, Orozkotik Gasteizera etorri zenetik. Era berean, gogora ekarriko ditugu bere aita Simonek eta Adrián Aldecoa osaba pintoreak Arabako margolariekin zituzten solasaldiak, idazlea maiz joaten baitzen haietara.
Jarraian, Carlos Ortiz de Zárate etnografoak margolan honen aurrean hitz egingo digu Arabako landa eremuan soroak bedeinkatzeko zegoen ohituraz, nekazariek Aste Santuaren inguruan egiten zutena. Gainera, landa eremuan fenomeno atmosferikoetatik babesteko dauden tradizioen berri ere emango digu.
Fray Francisco pasealekua 8
Carlos Ortiz de Zárate
Etnografoa
Telefonoa: 945 155 226 | 945 181 918
E-maila: museobellasartes@araba.eus