Eduki publikatzailea

María Antonia Proietti, italiar modeloa

Ignacio Díaz Olano eta Fernando Amarica dira XIX. eta XX. mendeen arteko Arabako bi pintore garrantzitsuenak. Bi artistek pinturarako bokazioa eta adiskidetasuna partekatzen zuten, eta lagin txiki honetan ikusten dugun bezala, baita modelo bera ere beren lan batzuetan: María Antonia Proietti italiarra.

 

Hura izan zen Ignacio Díaz Olanoren modelo nagusia, baina kabineteko lagin honetan ikus daiteke Fernando Amarica lagunak ere erretratatu zuela. Guztira, formatu txikiko zazpi obra dira, besteak beste, olio pinturak, pastel bat eta Amarikaren ikatz ziriz egindako marrazki ezezagun bat. Autore horrek Maria Angela Mancurti neskatoa ere erretratatu zuen, modeloaren alaba.

 

María Antonia Proietti

 

Ignacio Díaz Olanok 1894an Erromara joan zenean ezagutu zuen Mª Antonia Proietti. Harreman profesionala eta pertsonala hasi zuten, eta Italiako hiriburuan bi urte eman ondoren, margolaria, modeloa eta haren alaba Gasteizera itzuli eta Gasteizen gizarteratuta bizi izan ziren. Olanoren estudioaren eta akademiaren kudeaketaz arduratu zen Proietti, eta, gainera, artistaren koadro enblematikoenetako batzuetarako posatzen jarraitu zuen, museoan Ignacio Díaz Olanori eskainitako areto iraunkorrean ikus dezakegunez.

 

Ez dakigu Mª Antonia Proiettik noiz utzi zuen Gasteiz eta noiz itzuli zen Italiara, baina badirudi 1907 eta 1908 bitartean izan zela.

 

  Previous

 

Next

Data
2024/05/15 - 2025/01/26
Ordutegia
Asteartetik larunbatera 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30 Igande eta jaiegunetan 11:00 - 14:00 Astelehenetan, jaiegunak izan ezik, itxita Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita
Kategoria
Erakusketa
Lekua
Arabako Arte Ederren Museoa
Helbidea

Fray Francisco ibilbidea, 8

Udalerria
Gasteiz

Prezioa
Sarrera doan edukiera bete arte