Eduki publikatzailea

Los rostros malditos de Goya

 

HIZLARIA:

Florencio Monje Gil

 

Florencio Monje Gil doktorea aho eta aurpegi-masailetako zirujau ospetsua da. Extremadurako Unibertsitatean lortu zuen lizentzia, eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan doktoregoa Medikuntzan eta Kirurgian.  Izan duen ibilbide mediko, zientifiko eta akademiko nabarmenari, humanitateez duen interes sakona gehitzen zaio; bereziki, medikuntzaren eta artearen arteko harremanek erakartzen dute. Horrek eraman du, hain zuzen ere, oso kontu espezifikoa aztertzera: nola irudikatu dituzten pintura unibertsaleko maisu handiek gaixotasunak, deformazioak eta gizakion aurpegiaren alterazioak.

 

Goya y las enfermedades dentofaciales liburuaren egilea dugu, eta, Isidoro Monje Gil anaiarekin batera, El rostro enfermo lanaren egilekidea ere bai. Azken hau hirugarren ediziora iritsi da. Rembrandt, Van der Weyden eta Velázquez bezalako artisten berrogeita hamar maisulan aztertzen dituzte egileek, gaixotasunenak izan daitezkeen zantzuak identifikatzeko asmoz, erretratuetako aurpegietan.  Aldi berean, Madrilgo Prado Museoko erretratu historikoen dibulgazioan eta azterketa medikoan lankidetzan aritzen da.

 

Arlo instituzionalean, FEDICOM Fundazioaren eta Real Sociedad Económica Extremeña de Amigos del País elkartearen presidentea da. CICOM MONJE Zentroko zuzendaria ere bada, eta Sociedad Española de Cirugía Oral y Maxilofacial y de Cabeza y Cuello elkartearen presidentea izan da.  2025ean lehen dokumentala estreinatu zuen, Una sombra en el rostro de Freud. Horren bidez ere agerian utzi zuen pentsamenduaren eta humanitateen inguruan duen interesa.

 

Bere ikerketa ildo nagusietako bat Francisco de Goyaren margolanen azterketa da. Los rostros malditos de Goya hitzaldian, arreta berezia eskaintzen die Pintura Beltzei, eta bertako pertsonaien aurpegierak, aurpegiko ezaugarriak eta ager daitezkeen aldaketa fisikoak aztertzen ditu. Ikuspegi medikotik abiatzen da eta irudikapen horiek ulertzeko modu berezia proposatzen du: aurpegiaren, gaixotasunaren, emozioen eta testuinguru historikoaren arteko loturak azaleratzea. Bide horretatik Goyaren obra beste begirada batetik ikustera eramango gaitu: arteak eta medikuntzak elkarrizketa emankorra sortuko dute azterketa horretatik eta interpretaziorako bide berriak irekiko.

 

Hitzaldiaren liburuxka

 

Sarrera librea, edukiera bete arte.

 

Data
Igandea, 2026 azaroak 8
Ordutegia
12:00 h
Lekua
Arabako Arte Ederren Museoa
Helbidea

Fray Francisco pasealekua 8

Udalerria
Vitoria-Gasteiz

Hizkuntza
Gaztelania
 

Telefonoa: 945 155 226 | 945 181 918         

E-maila: museobellasartes@araba.eus