Eduki publikatzailea

Lorenzo Fernández de Viana (1866-1929). Arabako eskultorea

LORENZO FERNÁNDEZ DE VIANA (1866-1929). Arabako eskultorea

Arabako Arte Ederren Museoak Lorenzo Fernández de Viana (1866-1929). Arabako eskultorea izeneko erakusketa aurkeztuko du haren jaioterrian, Lantziegon (Araban). Horregatik guztiagatik, artista honen informazioa bildu eta ezagutzera emateko Museoak egin dituen ahaleginak antzinako eta egungo irudi fotografiko ugariren bidez gauzatu dira. Horiek, hainbat testurekin osatuta, artista bere testuinguruan kokatzen laguntzen dute. Erakusketaren barnean, zenbait atal daude, haren lan garrantzitsuenetako batzuk jasotzen dituztenak, genero eta gai desberdinetakoak, hala nola erlijiozko eta oroitzapenezko eskultura, hilobi-eskultura, erretratua eta arkitektura zibilarekin loturiko eskultura alegorikoa.

Museoak Lorenzo Fernández de Vianari urritik 2022ko martxora bitartean eskaini zion erakusketan du jatorria proiektuak. Erakusketak, katalogoarekin batera, Vianari buruzko azterlanik zabalena osatzen du, eta museoak Araban une horretan eskultore bakar gisa aitortuta zuen figura berreskuratzeko helburua betetzen du.

Lorenzo Fernández de Vianaren bizitza (Lantziego, Araba, 1866 – Bilbo, 1929) kronologikoki XIX. eta XX. mendeetako trantsizioan kokatzen da. Artisau moduan hasi eta, ondorengo prestakuntzarekin, eskultore gisa betetasunera heltzen den artistaren adibide ezin hobea da.

Zurgin lanean hasi zen eta ikasketak egin zituen Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan lehenik eta, ondoren, Madrilen eta Parisen. Prestakuntza horri esker, hiriko eskultura tailer bakarra ireki zuen, zeinean obra garrantzitsua egin baitzuen, genero guztiak landuz. Nabarmentzekoa da katedral berrian egin zuen lana, lehenik eskultore eta, jarraian, Taila eta Modelatze Eskolako irakasle. Handigurako proiektu hark ekarri zituen eskultura arloko prestakuntza beharrengatik sortu zen eskola hori.

Bere jardun gehiena gure lurraldean garatu zuen arren, Argentinara aldatu ondoren haren bizitzaren eta lanbide jardueraren beste urrats bat hasi zen. Hartan, garrantzizko lanak egin zituen Mar del Plata eta Buenos Aires hirietan. 1916an Espainiara itzulita, Bilbon kokatu zen eta, harez geroztik, lan konbentzionalagoak egin zituen, tamaina txikikoak eta ohitura gaiei buruzkoak. Hiri hartan hil zen, 1929an.

Lorenzo Fernández de Viana (1866-1929). Arabako eskultorea

Aldi baterako erakusketa

2022/07/01 – 2022/ 09/30

 

Lantziegoko udala

 

https://www.lanciego.org/eu/