Eduki publikatzailea

LA EDAD DE PLATA

Zilasrrezko aroa

Modernitatea Segovian: “El Adelantado” eta artea XX. mendearen lehen herenean

Arabako Arte Ederren Museoko bi obra, Dario de Regoyosen Gaua Segovian  (1901 inguruan) eta Pablo Urangaren Segoviako gizon batzuk (1915 inguruan), aukeratu dira Segoviako Torreón Lozoyan egiten den erakusketa honetan parte hartzeko, Caja Segovia Fundazioko zentroa eta hiriko eraikin esanguratsuenetako bat.
 

 

El Adelantado tokiko egunkariaren sorreraren 120. urteurrena dela eta, XX. mendearen lehen herenean, hiriak modernitatearekin bat egin zuenean, Segoviak bizi izan zuen "zilarrezko aroa" gogora ekartzea da erakusketaren helburua.
1900 eta 1930 artean, Segovian inspiratutako artearen eta artisten inguruan talde-nortasunaren kontzientzia sortu zuten lehen arte-erakusketak egin zirenean, gertatu ziren arte-gertaerei erreparatzen die zehazki.
 

 

Pablo Uranga margolari arabarra eta Dario de Regoyos izan ziren, beste askoren artean, Segoviako eszenara joan ziren artistetako bi, paisaiak eta bertako jendeak erakarrita. Bi margolariek bertan girotutako hainbat obra dituzte, inguru horietan egin zituzten egonaldien ondorio. Daniel Zuloaga zeramikagilea San Juan de los Caballeros eliza zaharrean jarri zuten, eta horrek bere iloba Ignacio Zuloaga margolariaren bisitak eragin zituen, Pablo Uranga lagun handia lagun zuela. Hau izango da Segoviako egonaldien sustatzaile nagusietako bat, Gaztelako ikuspuntuek eta pertsonaia herrikoiek inspiratu eta hiriko eszena artistikoa dinamizatu zuten espainiar eta atzerritar artista eta intelektual askoren artean.

Lekua

Torreón de Lozoya, Segovia

Izenburua

Zilasrrezko aroa: Modernitatea Segovian: “El Adelantado” eta artea XX. mendearen lehen herenean

Data

2021/10/15 – 2021/11/15