Joaquín Bárbara y Balza - conferencias eu - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Joaquín Bárbara y Balza. Retrato vital y artístico de un alavés desconocido
Joaquín Bárbara y Balza artistaren arabartasuna berreskuratu eta aintzatesteko prozesuan da oraindik. Arte Ederren Museoak 2018an bere obra bat erosi zuenez – gaur egun pintorearen ibilbideari buruzko xehetasunak ematen dituzten panel batzuekin batera dago ikusgai–, aukera paregabea da haren jatorriari, prestakuntzari eta ibilbideari heltzeko eta Arabarrei ezagutarazteko; izan ere, obra hori Euskal Herriko museo batean ikusgai jartzen den egilearen lehen lana da.
Egoitz Bernaola Luxak hitz egingo digu Laudion jaiotako margolariari buruz. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua eta ikuskizunaren eszenografian eta arkitekturan espezialista da Bernaola. Bárbara y Balzari buruz argitaratutako azterlanik osoenaren egilea ere bada, bai eta museo honek erosi berri duen lanaren erakusketarako prestatutako katalogoarena ere.
Udazken honetan, #kulturasegura
Este otoño, #kulturasegura
Bi mende arteko artista arabarrak Arabako Arte Eder Museoaren bilduman zikloa
Joaquín Bárbara y Balzaren astea
(Abenduaren 9etik 12era)
Bisita komentatuak autorearen obrara
Azteazkena 9 eta osteguna 10
10,30 – 12,30
Hitzaldia
Joaquín Bárbara y Balza. Retrato vital y artístico de un alavés desconocido
Egoitz Bernaola Luxa
2020ko abenduaren 12a. 12:00