OEJ. AMBA. Estampas y palabras. 21 artistas vascos contemporáneos. - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
OEJ. AMBA. Estampas y palabras. 21 artistas vascos contemporáneos.
ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
ANTOLATZAILEA: AMBA
HIZLARIA:
Dorleta Ortiz de Elguea
Margolaria eta idazlea
Dorleta Ortiz de Elguea idazle gasteiztarrak Estampas y palabras: 21 artistas vascos contemporáneos liburua aurkeztuko digu (‘Estanpak eta hitzak 21 euskal artista garaikide’). Artearekiko eta letrekiko duen pasioa dela eta, sare sozialetan artistei, korronteei, artelanei, erakusketei eta abarri buruz publikoki idatzi du; eta hortik abiatuta beste lan batzuk egin ditu hainbat erakunderentzat, Artium Museorako edo Vital Fundaziorako testuak idatziz, baita artisten katalogoetarako ere.
Hemen hasten da artearekin eta komunikazio-modu eta -sare berriekin duen harremana, eta hain da estua, ezen esan baitezake horiek gabe liburu hau ez zela egingo; izan ere, gerora pertsonalki ezagutu dituen artista askorekin, batzuk ingurukoak, beste batzuk urrunagoak, ezagutza lortzeko balio izan diote, baina baita proiektu bateratuak eta adiskidetasun sortzeko. Liburuko artista batzuk hemen adierazten denaren adibide garbia dira, hala nola Rita Díaz de Olano, Detritus, Paoletta Balmelli, Maru Rizo, Amable Ariasen obraren gordailuzaina, etab.
Fray Francisco pasealekua 8
Margolaria eta idazlea
Telefonoa: 945 155 226 | 945 181 918
E-maila: museobellasartes@araba.eus