34 Isaak Díez (1891-1962). Arabar artista baten bizitza eta obra - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Isaak Díez (1891-1962). Arabar artista baten bizitza eta obra
Erakusketak eta katalogoak Isaak Díez artistaren ekarpena nabarmendu nahi dute. Arabako artistaren biografian, hainbat arlotan (pintura, eskultura, ilustrazioa, zinema...) egindako sorkuntzez gainaipatzekoa da Euzko Alderdi Jeltzalean izan zuen ekintzailetza politikoa.
Erakusketa txiki honetan, Arte Ederren Museoaren bildumako hiru margolanak daude ikusgai, hainbat panelekin batera. Panel horiek bere biografiari eta ibilbide artistikoari buruzko datuak ematen dituzte, argazkien eta testuen bidez.
Diezen bizitzaren zati handi batean, gure hiriarekin izan zuen lotura guztiz agerian geratu da hainbat mugarritan, hala nola Are eta Ofizioen Eskolako heziketa, non Ignacio Díaz Olanoren ikasle izan zen eta geroago irakasle, Gasteizko Jaietan erabiltzeko sortu zituen erraldoiak eta buruhandiak edo Josetxo filmean egindako lana, gidoilari eta zuzendari gisa, Gasteizen filmatutako aurreneko euskal ekoizpena izan zelarik.
XX. mendeko 30eko hamarkadako inguruabar politikek eta Gerra Civilak haren ibilbide artistikoa eta bizitza hankaz gora ipini zituzten. Isaak Diezi dagokionez, erbestealdiak egoera larriagotu zuen, lehenik Frantzian eta geroago Venezuelan, eta han hil zen.
Fray Francisco ibilbidea, 8
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen. Pribatutasun-politika kontsultatu.

