Interkonektatuta - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Interkonektatuta
Elkarrizketa berriak Arabako Arte Ederren Museoan
Interkonektatuta, izenburua duen aldi baterako erakusketa honek Arabako Arte Ederren Museoan azken urte hauetan izan diren sarrera berrien multzo hautatu bat aurkezten du; lan berri horiekin batera, bildumaren osagai ziren beste batzuk ere daude ikusgai. Sartutako obra berrien eta lehendik zegoen bildumaren arteko erlazioak sortu du erakusketa hau.
Erakunde honen historian zehar, erosketak izan dira funtsak handitzeko prozedurarik ohikoena, baina azken urteetan nabarmen handitu dira sartzeko beste era batzuk, hala nola dohaintzak, gordailuak eta testamentu-legatuak. Bakoitzak bere berezitasuna du eta proposamenak banaka aztertu behar dira, mantendu eta erakutsi beharreko multzoa hobetzeko egokia den ala ez baloratzeko. Horregatik guztiagatik, bildumak gehitzea etengabeko erronka da, gogoeta eta azterketa eskatzen dituena, artelanak ikusgai jartzean diskurtso berriak sortzeko.
Erakusketa eta horrekin batera doan katalogoa hainbat ataletan banatu dira. Horrela, Neoklasizismoa, izeneko ataletik hasten da. Argien izenean , Aldundiarekin berarekin lotutako erretratu instituzional batzuk ditugu, Arabaren alegoria bat bertako patroiaren irudiarekin, San Prudentzio, eta tokiko burgesiaren figura eta Arabako beste progizon batzuk. Erretratua eta espiritu erromantikoan, barru-barruko pintura esferan sartzen gara, gizonen eta emakumeen enkargu pribatuetan, haien erretratuekin familia eta posizioa familiar eta soziala berresteko eta aretoen prestigioa handitzeko asmoarekin. Gainera, Ofeliaren,irudikapena daukagu, Hamlet-eko tragediako pertsonaia shakespearianoa eta erromantizismoaren mitoetako bat bera. Jarraitzen diogu ibilbideari Inspirazio bila. Paisaiak eta ohiturak izenekoarekin eta bertan Italiako Lacio parajeetako obrak ikusten ditugu, artista espainiar eta euskaldun askoren prestakuntza egonaldietan egindakoak. La Granja jauregiko lorategiak ere agertzen dira, baita ohiturei, hiri giroari eta nolabaiteko sakontasun moralari buruzko bi obra ere.
Araba, pintoreen arteko loturaklore pinturaren presentzia handia duten Arabako egileengana hurbiltzen gaitu. Adelina Labrador madrildarraren obra ere sartzen da –lore-gaikoa hori ere–, 1946an hiriko areto batean erakutsia. Erretratu familiarrakekin, partista batzuek beren senideen margotutako mihiseak aurkezten ditugu, bai eta zenbait egilek familia saga berari XX. mendearen lehen erdian egindako erretratuak ere. Azkenik, bildumako ‘zuloaga’ berriak, non biltzen diren museoaren bildumaren parte diren Ignacio Zuloagaren lan guztiak.
Fray Francisco ibilbidea, 8