Eduki publikatzailea

ignacio-aldecoa-el-oficio-de-escribir

Ignacio Aldecoa, el oficio de escribir

Arabako Arte Ederren Museoak Adrián de Aldecoa margolari arabarraren bi lan utzi ditu maileguan aldi baterako, Ignacio Aldecoa, el oficio de escribir erakusketarako. Erakusketa Liburutegi Nazionalak antolatu du Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Ignacio Aldecoa Isasi idazle gasteiztarraren jaiotzaren mendeurrena ospatu nahian (Vitoria-Gasteiz, 1925 – Madril, 1969). Proiektu honek ibilbide bat proposatzen du XX. mendeko eleberrigile eta ipuingile nabarmenentzat hartzen den idazle honen literatura eta bizi ibilbidean zehar. Hainbat ataletan informazioa eskaintzen da haren prestakuntza etapari buruz, egile gisa finkatzeari buruz, bai eta zinemarekin edo zaletasun pertsonalekin (bidaiak, abentura, itsasoa eta boxeoa) duen harremanari buruz ere.

Erakusketan jaso diren Adrián de Aldecoaren lanak Gasteiz inguruko bi paisaia dira, Arabako paisaia, atzean Olarizu duela (1929) eta Ehariko zingira (1938 ingurukoa), idazlearen harreman pertsonal eta familiarren barruan kokatuak, margolariaren iloba baitzen. Haren aita Laureano Aldecoaren tailerrean izan zuen prestakuntza, Gasteizen industria dekoraziorako eta pinturarako establezimendu bat zuzentzen baitzuen. Arte eta Lanbide Eskolan – Ignacio Díaz Olanoren ikasle izango da – eta Bordeleko Arte Ederretako Udal Eskolan (Frantzia) egon ondoren, Parisen bizi izan zen, eta Gasteizera itzuli zenean, jardun artistikoa familia negozioko lanarekin eta Arte eta Lanbide Eskolako irakaskuntzarekin uztartu zuen. Aldecoa artista plurala da, teknika eta genero guztiak ukitzen dituena, bereziki erretratua eta paisaia. 
 

Paisaje alavés con Olárizu al fondo 
La charca de Ali 
 

Lekua

Españako Liburutegi Nazional. Jorge Juan Aretoa. Madrid

Izenburua

Ignacio Aldecoa, el oficio de escribir

Datak

2025/12/18 – 2026/06/14