Manuel Iradier abesbatzaren historia - AMBA. Solasaldiak arte ederren museoan - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Manuel Iradier abesbatzaren historia - AMBA. Solasaldiak arte ederren museoan
Estíbaliz Delgado
Manuel Iradier abesbatzaren zuzendarikidea
Arabako Abesbatzen Elkartean 33 elkarte daude, eta mila abesbatza baino gehiago biltzen dituzte. Horren arrazoia da, batez ere, taldean kantatzeko tradizioa oso errotuta dagoela gure lurraldean.
1961ko maiatzean, Emilio Ipinza buru zela, Manuel Iradier abesbatza jarri zen martxan. Egun horretatik gaurdaino, talde hori izan da gure lurraldeko musika koralaren erreferentzia nagusia.
Estibaliz Delgado Guridi, zeina egungo zuzendaria baita, kidea izan da hasieratik. Hitzaldian, abesbatzak Azazetako mendatean lehenengo emanaldia egin zuenetik igaro diren berrogeita hamar urtetik gorako urteetan izan duen bilakaerari buruz hitz egingo digu.
Hitzaldiaren ondoren, solasaldia egingo dugu hizlariarekin.

Paseo Fray Francisco 8
Iradier abesbatzaren zuzendarikidea
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen. Pribatutasun-politika kontsultatu.

