Elías Salaverría margolariaren "Gorputz eguneko prozesioa Lezon koadroa" (1910) aztertzen - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Elías Salaverría margolariaren "Gorputz eguneko prozesioa Lezon koadroa" (1910) aztertzen
Amba. Margolanari begira
"Elías Salaverría margolariaren "Gorputz eguneko prozesioa Lezon" koadroa (1910) aztertzen
HIZLARIA:
Fran Fonseca
Arte Sakratuaren Museoko teknikaria
"Margolanari begira" izeneko zikloko beste saio batera gonbidatzen zaituztegu, non Elías Salaverría margolariaren Gorputz eguneko prozesioa Lezon (1910) obra giltzarriari buruz hitz egingo baitugu.
Margolan horren bidez, ikusiko dugu nola hausnartzen duen artistak bere garaiko aldaketa artistiko sakonei buruz, zeinak historia pinturaren krisiak eta korronte berrien sorrerak eragin baitzituen. San Fernandoko Errege Akademian sartzeko hitzaldian (1944) genero horren defentsa egin zuen, eta agerian utzi zituen garai hura definitu zuten tradizioaren eta modernitatearen arteko tentsioak.
Obrak, gainera, lotura du Gustave Courbet-en Ehorzketa Ornans-en koadroarekin (1849); izan ere, paralelismo formal eta kontzeptualak dituzte, eta biek iragartzen dute sentsibilitate moderno berri bat.
Fran Fonsecak, Arte Sakratuaren Museoko teknikarietako batek, emango du hitzaldia, eta pintura liluragarri honetaz eta haren testuinguru historiko eta artistikoaz mintzatuko zaigu.
Aurretiko inskripzioa
E-maila: asociacionamba@gmail.com
Fray Francisco pasealekua 8
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen. Pribatutasun-politika kontsultatu.

