Eduki publikatzailea

Exposicion museo de bellas artes

Juan Celaya. Arte bildumagilea

Juan Celaya Letamendi (1920 – 2016) Oñatin (Gipuzkoa) jaio zen eta ingeniaritza ikasketak egin zituen Bilbon. 1959an familia enpresa zuzentzen hasi zen: Cegasa, ondoren gauzatu zituen ekimen industrialen erdigune nagusia. Cegasa, Tuboplast eta Hidronor enpresen presidente exekutiboa izan zen, baina haren enpresa jarduera beste arlo batzuetara ere hedatu zen.

Arte bildumazalea ere izan zen eta haren gustua eta jakin-mina oso zabalak izan ziren: XVI. eta XVII. mendeetatik aurrerako artearen historiako hainbat garai; jatorri exotikoko urrutiko arte adierazpenak; askotariko teknikak, euskarriak eta materialak.

Gustuko zuena erosi eta bildumatu zuen, besterik gabe, eta ez zien merkatu estrategiei erreparatu, nahiz eta, jakina, merkatura jo behar izan erosketa jarraibideak ezartzera.

Juan Celaya

José Jiménez Aranda (Sevilla, 1837 – 1903)

Musika ibiltaria, 1863
Mihise gaineko olio pintura

Ondare heterogeneo eta eklektiko horretatik berrogei margolan aukeratu ditugu 2018an Arabako Foru Aldundiak eta Juan Celaya Letamendi Fundazioak izenpetutako gordailutze hitzarmenean sartzeko. Gordailua, hasiera batean, lau urterako izango da, baina luzatu egin daiteke. Aukeratutako lanek eta egileek lotura dute Arabako Arte Ederren Museoko bildumarekin: XIX. mendeko eta XX. mende hasierako euskal artea eta garai bereko Espainiako artea.

Juan Celaya

Aurelio Arteta (Bilbao, 1879 - México, 1940)
Gerrako triptikoa. Frontea. Exodoa. Atzealdea, 1937-1938 aldera 
Mihise gaineko olio pintura
 

Juan Celaya

Juan Celaya

2019/03/29 - 2019/10/13

SARRERA DOAN

contacto museo de bellas artes

 

Fray Francisco ibilbidea, 8

01007 Vitoria-Gasteiz

contacto museo de bellas artes

 

945 155226

945 181918

ORDUTEGIA

Asteartetik larunbatera

10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30

Igande eta jaiegunetan

11:00 - 14:00

Astelehenetan, jaiegunak izan ezik, itxita

Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita

Juan Celaya