Eduki publikatzailea

Exposicion museo de bellas artes

Bartolomé Esteban Murilloren Escorialeko Andre Maria Sortzez Garbia

Prado Museoak, bere berrehungarren urteurrenaren ospakizuna dela-eta, Bira Espainian zehar programatu du,  hilabete batean bere bildumako bitxi bat Espainiako lurraldeko hainbat museotara hurbiltzen duen erakusketa. Arabako Arte Ederren Museorako hautatu den lana Bartolomé Esteban Murilloren Escorialeko Andre Maria Sortzez Garbia da.

Murillo

Beste edozein debozio baino gehiago, Sortzez Garbia talde identitatearen sinbolo bihurtu zen Espainian, eta XVI. mendetik, artistak ahalegintzen ziren Andre Mariarekin lotutako edertasuna, gozotasuna eta debozioa islatzen zuten irudiak sortzen. Horien artean, Murillo nabarmendu zen. Izan ere, formula perfektua lortu zuen, hainbat ezaugarri uztartzen zituena: emakume perfektua, argi distiratsua, goranzko enfasia, konposizio sendoa, kolore sorta askotarikoa eta aldi berean harmoniatsua, eta estilo piktoriko sutsu eta fina, Mariaren loriaren interpretazio onena.

Murillo  munduan margolari txalotua izan da zuen trebetasunagatik eta gaiaren hogei bertsio inguru egin zituen bere bizitzan, baina bertsio hau liluragarriena bezain zirraragarriena dugu. Ez dakigu ezer margolan honen jatorriaz, baina uste da Carlos II.ak erosi zuela Sevillan eta errege bildumetara erantsi zuela.

Murillo

1819ko azaroaren 19an inauguratu zen Madrilen Pinturen eta Eskulturen Errege Museoan, gerora Prado Museo Nazionala izango zenean. Museoaren ondare apartaren jatorria errege bildumak izan ziren, eta etengabe handitzen joan da, erosketei eta dohaintzei esker. 1860tik autonomia erkidegoetako museoetan eta erakunde egoitzetan 1.900 lan baino gehiago utzi ditu gordailuan eta Arabako Arte Ederren Museoa ez da salbuespena. 1944an eta 1964an hainbat lan jaso zituen gordailuan, eta haietako sorta bat aurkeztuko dugu, aipatutako berrehungarren urteurrenaren ospakizunerako, Augustin Zulueta jauregiaren zenbait aretotan. Lan horien egileak, besteak beste, Federico eta Raimundo de Madrazo, Enrique Martínez Cubells, Antonio Muñoz Degrain edo Francisco Masriera margolari gailenak dira. 

Murillo

 

 

2019/06/13 - 2019/07/14

SARRERA DOAN

Contacto Museo Bellas Artes

 

Fray Francisco ibilbidea, 8

01007 Vitoria-Gasteiz

Contacto Museo Bellas Artes

 

945 155226

945 181918

ORDUTEGIA

Asteartetik larunbatera

10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30

Igande eta jaiegunetan

11:00 - 14:00

Astelehenetan, jaiegunak izan ezik, itxita

Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita