Eduki publikatzailea

Exposicion El Cristo Crucificado de José de Ribera

José de Riberaren Kristo Gurutziltzatua Arabako Ondarean

AKleroaren ondasunak desamortizatzeko errege dekretua, 1836ko otsailaren 19koa, Mendizabalen desamortizazio dekretu modura ezaguna, garatzeak ekarri zuen XIX. mendean José de Riberaren Kristo Gurutziltzatua margolan ederra jabetza pribatu eta komentukotik Arabako Foru Aldundiaren eskuetara pasatzea eta probintziako ondasunen inbentarioetan sartzea jabari publikoko ondasun gisa.

argolan hura, Arabara heldu eta Santo Domingo komentuan kokatu zenetik bertatik, nabarmendu zen Arabako Lurralde Historikoko lanetatik garrantzitsuenetako bat zelako, inoiz ere ez baita zalantzan jarri nor den bere egilea, izenpetuta dagoelako eta jakina delako Pedro de Oreitia y Vergarak eman zuela dohaintzan 1694an, Lorenzo del Prestameroren «Guía de forasteros en Vitoria» liburuan azaldu eta jasotzen denez.

Azken aldiotan, eta ez zegoenez oso egoera onean kontserbatuta, zalantzan jarria zen lanaren kalitatea eta bideragarritasuna. Ondorioz, ez zegoen Artearen Historia modernoak aztertua; izan ere, harentzat ia lan ezezaguna zen eta aurreiritziak zeuzkan XIX. mendean egin zitzaion zaharberritze gorabeheratsuagatik. Aurreiritzi horien ondorioz, beldur pixka bat sortu zen berreskuratze materialari ekiteko orduan, ez zekitelako zer aurkituko zuten eta agertu behar zena errekuperagarria ote zen.

Horregatik, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, Arabako Lurralde Historikoko kultura ondarea onik zaindu eta zaharberritzean dituen eskumen eta erantzukizunaren arloan, eta Museo eta Arkeologia Zerbitzuaren eta Zaharberrikuntza Zerbitzuaren aholkuak medio, erabaki zuen lana zaharberritzeari oraintsu.

 

Exposicion El Cristo Crucificado de José de Ribera


Zaharberritze lan horri esker, José de Riberaren Kristo Gurutziltzatua berriro jarri da Arabako Lurralde Historikoan ditugun artelan nagusien artean, berez dituen balioengatik eta egilearengatik.

2018/04/25 - 2019/01/31

SARRERA DOAN

contacto museo bellas artes

 

Fray Francisco ibilbidea, 8

01007 Vitoria-Gasteiz

contacto museo bellas artes

 

945 155226

945 181918

ORDUTEGIA

Asteartetik larunbatera

10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30

Igande eta jaiegunetan

11:00 - 14:00

Astelehenetan, jaiegunak izan ezik, itxita

Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita

Exposicion El Cristo Crucificado de José de Ribera