Eduki publikatzailea

En barbecho - Amba. Solasaldiak arte ederren museoan


En barbecho

 

HIZLARIA:

Itzal García

Artista

 

 

Itzal Garcíaren ibilbide artistikoak bizi-bizi jarraitzen du. Duela egun batzuk jaso zuen, Arcon, Enaire Fundazioak ematen dituen sarietako bat. Miamin egoitza duen World Textil Art ehun artearen bienalak hautatutako artistetako bat da. Adierazitakoaz gain, Plastic Food erakusketak irekita jarraitzen du Santanderren, eta pobrezia kolektiboari buruzko erakusketa amaitu berri da Montehermoson. Halaber, duela hilabete batzuk Thyssen museoko Mav biurtekoan saritu zuten.

 

Itzal Arte eta Lanbide Eskolako irakaslea eta Vital Artea lehiaketaren azken edizioaren irabazleetako bat da. Hitzaldian, gonbita egingo digu gogoeta egitera egungo bizi eredutik, material plastikoen abusutik eta planeta babesteko premiatik. Bi ekintza performatibo egingo ditu; batean, oinordetzan jasotako kamiseta eskainiko du, hainbat lurraldetan zehar bidaiatu duena; eta, bestean, gure elikadurari buruzko hausnarketa bat proposatuko du, mandarinen bidez.

 

 

Ondoren, solasaldi bat izango dugu artistarekin.

Data
Martxoak 22, larunbata
Ordutegia
12:00
Lekua
Arabako Arte Ederren Museoa
Helbidea

Fray Francisco pasealekua 8

Udalerria
Vitoria-Gasteiz

Hizlaria:
Aitor López de Aberásturi
Zinema zuzendaria

 

 

Telefonoa: 945 155 226 | 945 181 918         

E-maila: museobellasartes@araba.eus