Eduki publikatzailea

Amba. Solasaldiak arte ederren museoan: "Liburua artelan gisa"

Hitzaldia. Museoen Nazioarteko Eguna

 

 

Liburua artelan gisa

 

HIZLARIA:

Celina Valdivia Sánchez

 

Arte Bisualetan lizentziaduna Guadalajarako Unibertsitatean (Mexiko)

 

 

Hitzaldi honetan, liburuaren bilakaera aurkeztuko dugu, erabilera komunetik hasi eta artelan bihurtu arte. Ibilbide bat egingo dugu XX. mendeko abangoardietatik gaur egunera arte, obrak berrikusteko helburuarekin formatu tradizionaletatik hasi eta objektu liburu deitutakoetara, askotan inprimaketa teknikak diziplina mugetatik harago baitaramatzate.

 

 

Celina Valdivia lizentziaduna da Guadalajarako Unibertsitatearen bitartez, eta bikaintasun akademikoa du. Horrez gain, inprimaketa, ilustrazio eta sorkuntza artistikoko baliabideei buruzko masterra du Gaztela-Mantxako Unibertsitatearen eta Espainiako Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrikaren bitartez. Orain, doktoretza ikasketetan ari da denbora osoz, eta bosgarren urtea egiten ari da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Bere ikerketa gaia da grafiko hedatua eta grafikoaren erabilera eragile gisa arte garaikidearen adierazpenetan.

 

 

Sarrera librea edukiera bete arte 

Data
2024/05/18
Ordutegia
12:00
Helbidea

Fray Francisco pasealekua 8

Udalerria
Vitoria-Gasteiz

Hizlaria:
Celina Valdivia Sánchez
Arte Bisualetan lizentziaduna Guadalajarako Unibertsitatean (Mexiko)

 

Telefonoa: 945 155 226 | 945 181 918         

E-maila: museobellasartes@araba.eus