El General Álava frente al expolio del Louvre - 1815 eu - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea

El General Álava frente al expolio del Louvre - 1815 - Amba. Solasaldiak arte ederren museoan
El General Álava frente al expolio del Louvre - 1815
Hizlaria: Patxi Viana - Historian Doktorea
Hitzaldiaren gaia:
Napoleonen armadak penintsula okupatuta eduki zuen sei urteetan, arte lanak eta, oro har, eskura zegoen guztia ere etengabe arpilatu zituen. Jokaera horri gaineratu zitzaion dekretuz mozorrotutako arpilaketa instituzionala, gehienetan «indartsuenaren legeaz» baliatuz.
«Arpilatze instituzionalak» helburu bat zeukan, oso argi: artista espainolen lanik hoberenak aukeratzea 1803an Parisen sortutako Napoleonen Museoko galeriak osatzeko (gaur egun, Louvre Museoa deitua). Aukeratutako lehenengo 50 margolanei, beste asko gehituz joan zitzaizkion, enperadorearentzako opari moduan. Horretan okerrena da armadarekin joaten ziren mariskalek ere opariak nahi zituztela beretzat, eta Soult mariskalaren kasuan, neurriz gain.
Waterloo-ko hondamenaren ondoren, eta Napoleon Santa Elena uhartean erbesteratu eta gero, margolanak berreskuratzeko prozesua hasi zen. Museoaren zuzendariek itzultzeari aurka egin zioten, gerrako trofeoak zirela iritzita. Alava jeneralak, diplomaziaz gainera, soldadu prusiarren eta gudaroste britainiarren armek ematen zizkioten «argudioak» erabili behar izan zituen. Indarraz baliatu gabe, ezinezkoa izango zen 284 margolan berreskuratzea – haien artean, Murilloren batzuk.
Doan, edukia bete arte.
Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007
Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.