Eduki publikatzailea

Conferencia Lorenzo Fernández de Viana. Un escultor alavés

Hitzaldia Lorenzo Fernandez de Viana. Arabako eskultorea

Amba. Hitz egin dezagun gauzei buruz

Lorenzo Fernández de Viana (Lanciego, Araba, 1866 – Bilbo, 1929) kronologikoki XIX. mendearen eta XX. mendearen artean kokatzen da. Artisau moduan hasi eta, ondorengo prestakuntzarekin, eskultore gisa betetasunera heltzen den artistaren adibide ezin hobea da.

Hitzaldi hau Arabako Arte Ederren Museoan egiten den erakusketaren osagarri moduan planteatzen da. Haren xedea da artista hau berreskuratzea –ezagutza duen garai hartako arabar eskultore bakarra–, baita ere bizitzea egokitu zitzaion une historiko-artistikoa azaltzea: eskultura pintura baino gutxiago balioestera jotzen zuen gizarte bat, eta zailtasun teknikoari lehengaien kostu handia gaineratu behar zaion arte alor bat.

Zurgin lanean hasi zen eta ikasketak egin zituen Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan lehenik eta, ondoren, Madrilen eta Parisen. Prestakuntza horri esker, hiriko eskultura tailer bakarra ireki zuen, zeinean obra garrantzitsua egin baitzuen, genero guztiak landuz. Nabarmentzekoa da katedral berrian eskultore moduan eta Taila eta Modelatze Eskolako irakasle moduan egin zuen lana. Handigurako proiektu hark ekarri zituen eskultura arloko prestakuntza beharrengatik sortu zen eskola hori.

Jarduera gehiena Arabako lurraldean garatu zuen arren, Argentinako aldia nabarmen bereizten da haren bizitzan eta lanbidean. Han tamaina handiko obrak egin zituen Mar de Plata eta Buenos Aires hirietan, besteak beste. 1917an Espainiara itzulita, Bilbon kokatu zen eta, harez geroztik, lan konbentzionalagoak egin zituen, tamaina txikikoak eta ohitura-gaiei buruzkoak. Hiri hartan hil zen, 1929an.

Lorenzo Fernandez de Viana. Arabako eskultorea

Hitzaldia
Data

2022ko otsailak 19

Larunbata

Ordutegia 12h

 

Hizlaria: Ana Arregui Barandiaran

 

contacto museo de bellas artes

 

Fray Francisco ibilbidea, 8

01007 Vitoria-Gasteiz

contacto museo de bellas artes

 

945 155226

945 181918