Carlos Sáenz de Tejada Judith Sáenz de Tejada. Bi garai ilustratzeko bi modu - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea

Carlos Sáenz de Tejada Judith Sáenz de Tejada. Bi garai ilustratzeko bi modu
Erakusketan Carlos Sáenz de Tejadaren (Tanger, Maroko, 1897 – Madril, 1958) eta Judith Sáenz de Tejadaren bilobaren (ilustratzailea eta diseinatzailea) ilustrazio-lanak daude. Erakusketaren izenburuak ilustrazioaren eremuan biek partekatzen duten lana gogorarazten du, hain zuzen ere.
Arabako Arte Ederren Museoak Carlos Sáenz de Tejadaren bi lan utzi ditu maileguan oraingo honetarako. Carlos Sáenz de Tejada gure probintziarekin, zehazki Guardiarekin, lotura familiarra duen artista da, eta bere bilduman ordezkaritza handia du. Bi marrazki dira, Gorriones eta La arrulladora, egileak Platero y yo lanaren edizioa ilustratzeko egin zituenak. Juan Ramón Jiménezen lana da, Heraclio Fournier enpresa arabarrak 1957an argitaratua eta 1958an kaleratuko zena, Tejada hil eta gutxira. Edizio honetarako, 25 lamina eta 180 bineta egin zituen artistak. Arabako Arte Ederren Museoaren lanak adibide onak dira.
Lekua
Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Vitoria-Gasteiz
Izenburua
Carlos Sáenz de Tejada Judith Sáenz de Tejada. Bi garai ilustratzeko bi modu
Datak
2025/12/15 – 2026/04/25
