Carlos III - prestamo eu - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Robert Michel
Karlos III.aren bustoa, 1785
Arabako Arte Ederren Museoak maileguz eman dio Madrilgo Diruaren Errege Etxeari bere bildumako lanetako bat, hain zuzen frantses jatorriko Roberto Michel eskultorearen Karlos III.aren bustoa, uztailatik 17tik azaroaren 29ra bitartean “Roberto Michel. Erregearen eskultorea” izenburupean egingo den erakusketarako.
Roberto Michel (Le Puy, Frantzia, 1720 – Madril, 1786) izan zen Karlos III.aren lehen ganbera eskultorea, eta Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Akademiako zuzendaria eta hari eskainia da eralusketa. Haibat erainkinetan ikus daitezke bere lanak, hala nola Errege Jauregian, Aduanaren Errege Etxea, San José elizan, Alcaláko Atean eta Cibelesko iturriko leihoak eurak, denak Madrilen.
Michelek 1785ean egin zuen bustoa marmolean, hil baino urtebete lehenago, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eskatuta. Rosa Ballerna gasteiztarrekin ezkondu zebez (hiriko izen handiko zilargile familia batekoa bera), denboraldiak ematen zuen hirian. Monarka irudikatua irribarrez ageri da; ileordez egindako burugainekoa darama eta xehetasun handiz brodatutako kasaka soinean. Lan soila da, estilo neoklasirako biden doana. Bustoan esku hartzea egin du Arabako Foru Aldundiko Zahaberrikuntza Zerbitzuak, eta Martín de Saracibar arkitektoak 1844an egindako jauretxeko areto nagusietan egon ohi da.
Lekua
Madrilgo Diruaren Errege Etxea
Izenburua
Roberto Michel, erregeren eskultorea
Data
2020/07/17-2021/02/07