Bidean Jarraituz. Amba. Solasaldiak arte ederren museoan - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Bidean Jarraituz. Amba. Solasaldiak arte ederren museoan
Sortzaile baten istorioa
Aitor Lopez de Aberasturi zinemagile arabarrak "Bidean Jarraituz" dokumentala aurkeztuko die AMBAko kide eta jarraitzaileei. Bingen Mendizabal musikariaren bizitza eta ibilbide artistikoa errepasatuko ditu bertan. Proiekzio honen bidez, zinerako soinu banda askoren sortzailea ezagutuko dugu.
Hainbat film ezagunek ("El viaje de Carol", "Secretos del corazón", "Reinas", "El arte de morir", "La madre muerta", "Alas de mariposa"...) eta "La Regenta" bezalako telesailek haren ukitua daramate.
"Hertzainak" talde ospetsuko musikari izan zen, eta Mikel Urdangarin abeslariarekin lankidetzan aritu ohi da.
Dokumental hau ikusita, joan den mendean laurogeiko hamarkadak gure probintzian zuen eklosio artistikoa gogoratuko dugu. Filman euskal kulturaren pertsonaia ospetsuak daude Bingen Mendizabalekin batera, hala nola Bernardo Atxaga, Katixa Agirre, Juanma Bajo Ulloa, Josemi Beltran, Gari, Kirmen Uribe edo Mikel Urdangarin.
Proiekzioaren ondoren, solasaldi bat izango dugu filmaren protagonistarekin eta zuzendariarekin.
Paseo Fray Francisco 8