Eduki publikatzailea

Artista arabarrak gudaren zurrunbiloan - Amba. Solasaldiak arte ederren museoan


Artista arabarrak gudaren zurrunbiloan

 

HIZLARIA:

Karlos Turrillas

Historialaria

 

 

Karlos Turrilllas historialari gipuzkoarra Regino Sorozabali buruz —musikari donostiarra, Pablo Sorozabalen anaia— ikertzen eta liburu bat idazten hasi zen. Regino Gasteizen finkatu zen, eta Gerra Zibilaren ondoren errepresaliatu egin zuten. Gainera,  Turrillasek HAZIAK beka irabazi zuen, Arabako historiarekin lotutako alderdietan lan egiteko.

 

Ikerketa horien emaitzetatik sortzen da "Artista arabarrak gudaren zurrunbiloan" izenburuko hitzaldia, zeinaren bidez zorroztasunez baina doktrinamendurik gabe erakutsiko digun Arabako hainbat artistak zer jarrera izan zuten 1936ko Altxamenduaren aurretik eta ondoren, bando nazionala deiturikoaren alde egon zen probintzia baten testuinguruan.

 

Haietako bakoitzaren diziplina artistikoak eta pertsonaiak aztertuko dira: musika (Alfredo Donnay eta Regino Sorozábal), margolaritza (Obdulio López de Uralde), eskultura (Joaquín Lucarini)... Gogoratu behar dugu López de Uralderen eta Lucariniren artelanak gure museoari lotuta daudela.

 

Data
Urtarrillak 25, larunbata
Ordutegia
12:00
Helbidea

Fray Francisco pasealekua 8

Udalerria
Vitoria-Gasteiz

Hizlaria:
Karlos Turrillas
Historialaria

 

 

Telefonoa: 945 155 226 | 945 181 918         

E-maila: museobellasartes@araba.eus