Amba. Solasaldiak arte ederren museoan - Aurora Bengoechea: resiliencia y perseverancia de una gran artista - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Amba. Solasaldiak arte ederren museoan - Aurora Bengoechea: resiliencia y perseverancia de una gran artista
Amba. Solasaldiak arte ederren museoan
Aurora Bengoechea: resiliencia y perseverancia de una gran artista
Hizlaria:
María Jose Aranzasti
Aurora Bengoecheak (1943-1991), Gipuzkoan eta Londresen finkatutako margolariak, unibertso plastiko oso pertsonala eraiki zuen. Artista Euskal Herriko artearen historiaren parte da dagoeneko. Duela gutxi, udaberri honetan, Donostiako Cristina Enea Fundazioaren Mandasko dukeen jauregian, "Elkarrizketa bat paisaiarekin / Una conversación con el paisaje" erakusketa ikusi ahal izan da; bertan, hiri handiaren zalaparta, mendiak, euskal paisaiak eta autorretratuak protagonista bihurtzen dira. Haren ibilbide piktorikoak funtsezko hiru etapa izan zituen: 1961etik 1981era, orduan hasi zen natura giza irudi bihurtzen, 1982tik 1985era eta 1986tik 1991ra.
María José Aranzastik, Euskal Arte Garaikidean espezializatuta dagoenak, lan garrantzitsua egiten du aspalditik kritikaren, komisariotzaren eta arte dibulgazioaren eremuan. Hitzaldian hitz egingo digu Aurora Bengoechearen bizi bidaiaz, Londreseko Arte Ederretako bere ikasketez eta laurogeiko hamarkadaren hasieratik bere estiloaren topaketaz, mendiek gizaki gisa duten tratamendu bereizgarriarekin. Era berean, autorretratuak eta Londresko nahiz Donostiako hiri paisaien ondorengo margolanak erakutsiko dizkigu.
Hitzaldiaren ondoren, solasaldia egingo dugu hizlariarekin.
Fray Francisco pasealekua 8
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen. Pribatutasun-politika kontsultatu.

