Eduki publikatzailea

Amba. Solasaldiak arte ederren museoan - Antonio Ortiz Echagüe: El pintor y su obra

 

Amba. Solasaldiak arte ederren museoan

Antonio Ortiz Echagüe:
El pintor y su obra

 

Hizlaria:

Montserrat Fornells Angelats
Artearen Historiako katedraduna eta doktorea

 

Antonio Ortiz Echagüe izan da Arabari lotutako artistarik nazioartekoena eta sarituena. Margolari akademizista izan zen, Zuloagaren errealismoaren eta Sorollaren luminismoaren eragina zuena. Kosmopolitismoak herrialde asko bisitatzera eta bere mihisetan beste kultura batzuk islatzera eraman zuen. Fezen egon zen bitartean, "Kutxa gorria" koadroa egin zuen, gure museoko margolanik miresgarrienetakoa.

 

Montserrat Fornells Artearen Historiako katedradunak margolari horri buruzko doktore tesia aurkeztu zuen 1991n. Irudietan oinarrituta eskainiko duen hitzaldian, dena jakin ahal izango dugu Ortiz Echagüek izandako bizitza eta artelanaz, bai eta haren alderdi bidaiariaz, ondare artistiko zabalaz eta Montserratek berak museorako haren koadroetako batzuk erosten parte hartu izanaz ere.

 

Hitzaldiaren ostean, solasaldi bat izango dugu hizlariarekin eta azalpen osagarri bat haren koadro adierazgarrienaren aurrean.

 

Sarrera librea, edukiera bete arte.
Data
Larunbata, 2025 azaroak 29
Ordutegia
12:00
Lekua
Arabako Arte Ederren Museoa
Helbidea

Fray Francisco pasealekua 8

Udalerria
Vitoria-Gasteiz

Hizkuntza
Gaztelania
Hizlaria:

Montserrat Fornells Angelats
Artearen Historiako katedraduna eta doktorea

 

 

Telefonoa: 945 155 226 | 945 181 918         

E-maila: museobellasartes@araba.eus