Amba. Lovy, komedia musikal gasteiztarrenaren 50. urteurrena - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Lovy, komedia musikal gasteiztarrenaren 50. urteurrena (Utopia kolektibo baten intrahistoria). AMBA
ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
Lovy, komedia musikal gasteiztarrenaren 50. urteurrena (Utopia kolektibo baten intrahistoria)
HIZLARIA:
Enrike Ruiz de Gordoa
«LOVY, (A veces tienes una pena en el corazón)» komedia musikala izan zen, 1971an Oscar Gomez konpositore gazteak sortua, haur eta gazteen tzat pen tsatua zegoen.
Enrike Ruiz de Gordoak, musika- eta antzerki-sortzaile gisa, baimena eskatu zion Oscar Gomezi ikuskizuna gure hirian muntatzeko. Horrela, Samaniego Ikastetxeko Eskolaniako, Balleteko eta Antzerki Taldeko 80 abeslari, aktore eta dantzari gaztek baino gehiagok LOVYren bertsio bat estreinatu zuten Guridi Antzokian 1976ko apirilaren 3an. Musikal honek izugarrizko arrakasta izan zuen, 1976ko Andre Maria Zuriaren jaietan programatu zen ikuskizun bakarra izanik, Mar txoaren 3ko gertaerak zirela eta.
Enrike Ruiz de Gordoaren solasaldian zehar, anekdotak, prentsa zatiak eta irudiak gogoratuko dira; musika ona entzungo da eta bere laguntzaz duela berrogeita hamar urte Vitoria-Gasteizen hasitako bidaia musikal hunkigarria ezagutuko dugu.
Fray Francisco pasealekua 8
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen. Pribatutasun-politika kontsultatu.

