Amba. Solasaldiak arte ederren museoan - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Amba. Solasaldiak arte ederren museoan
Nire sormen prozesuak
“Zer gertatzen da artista batek artelan bat sortu behar duenean?”
Anabael Quincoces - Diziplina anitzeko artista.
Hitzaldiaren gaia:
Gasteizko artistak beirak ematen dion inspirazioaz, haren zailtasunaz eta egiten duen lanak ematen dion pozaz hitz egingo digu, ikus-entzunezkoak lagun.
Sorkuntza prozesua norbanako bakoitzaren berezkoa da, eta horrek guztiz subjektibo egiten du.
Prozesu horrek hainbat fase ditu: norberaren esperientziak edo kanpoko errealitateak aztertzea edo behatzea, sormenezko ideiaren sorrera “irudikatzea”, hainbat aukera eta zirriborro eginez, eta artelana gauzatzea.
Artista batek bere lana nola sortzen duen ikusteak asko erakusten digu bere burutik igarotzen denaz lana sortzen ari den bitartean.
Zer gertatzen da artista batek artelan bat sortu behar duenean?
Artista askok emozio, hausnarketa, ikusizko lotura desberdinetatik eta beste era askotara deskribatu dute beren sorkuntza prozesua.
Artista gisa dudan esperientzia pertsonalean, prozesuak ez du soilik lana sortzen, baizik eta lanaren beraren parte da.
Nire lan artistikoaren oinarria da espazio berriak sortzea, instalazio artistikoak erabiliz, diziplina desberdinak bateratuz eta espazio horiek eraldatuz, haien oroimenetik abiatuta.
Mundu berriak sortzea, paisaia berriak sortzea.
Nire bizitza arteagatik eta artearentzat izan da.
Prozesu artistikoa nire fluido existentziala da, eta intuizioa nire gida, eta handik abiatuta lan egitea gustatzen zait, nire mugak eta ezarritakoak gainditzeko.
“Ura metafora gisa hartuta, flotatuz eta ur gainean eta ur azpian igeri eginez noa eta nator, eta nire mundua eta inguruko munduak esperimentatzen eta eraldatzen saiatzen naiz.”
Nire sormen prozesuak
Data
Larunbata, 2022 abenduak 17
Ordua: 12:00etan
Ponente
Anabel Quincoces - Diziplina anitzeko artista
Paseo Fray Francisco, 8
01007 Vitoria-Gasteiz
945 155226
945 181918