Irudi herrikoien eragina misoginia eraikitzen - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Irudi herrikoien eragina misoginia eraikitzen - AMBA Solasaldiak arte ederren museoan
Hizlaria
Celina Valdivia Sánchez – Arte bisualetan lizentziaduna Guadalajarako Unibertsitatearen bitartez (Mexiko)
Hitzaldiaren gaia:
Ponentzia honen bitartez, XVI. eta XVIII. mendeen artean mendebaldeko gizartean ideia misoginoak finkatzen irudi herrikoiek izan zuten rola aztertuko dugu. Horretarako, garai hartako Europako bi argitaletxe garrantzitsutan (Herbehereak eta Alemania) argitaratutako dokumentu batzuk ikusiko ditugu. Material inprimatu horrek emakume txarraren arketipoaren eraikuntzarako erabili ziren erreferentzia ikoniko garrantzitsuak eskaintzen dizkigu. Arketipo hori XX. mendera arte luzatu zen kasu batzuetan.
Celina Valdivia lizentziaduna da Guadalajarako Unibertsitatearen bitartez, eta bikaintasun akademikoa du. Horrez gain, inprimaketa, ilustrazio eta sorkuntza artistikoko baliabideei buruzko masterra du Gaztela-Mantxako Unibertsitatearen eta Espainiako Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrikaren bitartez. Orain, doktoretza ikasketetan ari da denbora osoz, eta hirugarren urtea egiten ari da Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Grafika hedatua eta grafikaren erabilera arte garaikideko adierazpenetako eragile gisa da bere ikergaia.
Sarrera librea edukiera bete arte
Paseo Fray Francisco, 8