35 Hurbileko paisaiak - arteederrenmuseoa
Eduki publikatzailea
Hurbileko paisaiak
Erromantizismoarekin, paisaiak, pintura genero gisa, autonomia hartzen du. Harrezkero, artistak natura esploratzera eta aurrekaririk gabeko arreta eskaintzera ausartzen dira. Paisaiara jotzen da emozioak, grinak eta beldurrak adierazteko, eta sortzaileen nortasunak eta sentimenduak islatzeko.
Espainian, baita Euskal Herrian ere, XIX. mendearen bigarren erdian hasi zen paisaia pintura garatzen. Une bikaina biziko du orduan, burgesiaren klasearen gorakadari esker; izan ere, beren etxebizitza berrietarako eskuratzen zituzten obra horiek, pintura erlijiosoaren edo historiaren formatu handietatik eta gaietatik hain urrunduak.
Museoaren bildumatik abiatuta, gure artistek, gehienak Euskal Herrian jaioak, hurbileko paisaiak mihiseetara nola eraman dituzten aztertzen du erakusketak, Errioxako edo Nafarroako eremu mugakideetako ikuspegiak beren lurraldekoetara gehituz, asko inspirazio bila joaten baitziren leku haietara.
Egileak belaunaldi desberdinetakoak dira, eta, beraz, erakusketa hiru ataletan garatzen da: Akademizismotik Inpresionismora, XIX. mendearen bigarren erdiko pinturarako, Tradizioa eta Abangoardia paisaietan Gerra Zibilera arte eta, azkenik, Gerraren gatazkaren ondoren sortutako agertoki berria.
Artista horiek komunean dute jatorrizko herrietan hasi zutela prestakuntza. Geroago asko Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolatik pasatzen dira eta, ondoren, atzerrian amaitzen dituzte ikasketak, bereziki, Parisen.
Hainbat estilotan, proposamen klasikoenetatik hasi eta berritzaileenetaraino, paisaia genero independente gisa jorratu zuten, espezialitate eta guzti (natura paisaia, hirikoa, itsasokoa, industriakoa edo portukoa), erakusketa honetan ikusiko dugun bezala.
Fray Francisco ibilbidea, 8
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen. Pribatutasun-politika kontsultatu.

